Jeinuei bisita, Allekupeko pagadi magikoan

Jentilen amaiera eta Kixmiren sorrera kontakizun mitologikoetan jasoa dagoen gisan azaldu eta antzeztu zuten Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideek Ataunen. Oraingoan, eszenatokia ere berezia aukeratu zuten, magikoa. Lizarrustitik abiatuta, Allekupeko pagadi ederrean barrena mendi ibilaldia eginez erakutsi zizkien bisitariei kontakizun zaharrak. 2014ko abenduan izan ginen Lizarrustitik Allekupeko basoan egin zuten ibilaldi magikoan. Hemen jaso dugu orduko hura.

Haitzaren gorenetik gainontzeko jentilak ohartarazi zituen adarra joz; kaletar talde ezezaguna basora inguratzen ari zen. Urduri zebiltzan Allekupeko jeinuak, asaldatuta. Kixmiren jaiotzarekin jentilen akabera zetorren.

Allekupeko basoaren sarreran, jentila.

Han zebilen Mateo Txistu, nekatu ezinekoa, erbiaren atzetik ehizatuko ote zuen. Martintxikik Ataungo kontu zaharrak berritu eta paraje ederrak erakutsi zituen behatokitik. Torto edo Tartalo, berriz, hagin zaharraren azpian eserita aurkitu zuten, burumakur. Jentilen amaiera zetorrela eta, susmo txarra hartuta zegoen begibakarra. Zorigaiztoaren berri ematera zihoala beheko kaleetara bidean egin zuten topo, berriz, bisitariek Olentzerorekin.

Akerbeltz bidera arteara zen serio, jentilarren deiek ohartarazita.
Marisorginek ere agurtu zituen bisitariak.
Hagiñaren magalean eserita zegoen Tartalo, burumakur.
Jentilak ere asaldatuta zebiltzan.

 

Ataun, mitologiaren zaindari
Lan eskerga egiten ari dira Ataunen mitologiak iraun dezan. Kontu, sinesmen eta kondaiara zaharrak jasota uzten lehen harria jarri zuen Joxemiel Barandiaranek, baina ondorengoek heldu diote lekukoari. Jentilbaratza Elkartean bildu dira ataundarrak; eta herritarrez gain, ehunka bisitarien arreta bereganatzen duten ekitaldi ospetsuak antolatzen dituzte urtero; Jentilen Etorrera nahiz Gau Ibilaldi Magikoa, kasu.

Lizarrusti, abiapuntu
Parketxetik abiatuta, ibilbide zirkularrada Allekupeko basora doana (SL-GI 2004). Ordubete pasatxon egin daiteke; 3,3 kilometroko luzera du. Pagadian barrena sartuta, leku berezia da dudarik gabe, harkaitz artean, goroldio artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude