Arreo eta Yusoko lakuari bira – [3km]

Euskal Herriko aintzira natural garrantzitsuenetako bat da Caicedo Yuso eta Arreoko lakua; izen bereko bi herrien artean dago. Lantaron udalerrian dago lehenbizikoa, Erriberagoitiari dagokio, bigarrenak. Lakuko uraren eta Añanako Gatz Haraneko iturburuen artean lotura egon daitekeela diote. Izan ere, prozesu geologiko berezi batez osatutako aintzira da honakoa.

Geologikoki laku garrantzitsua dela diote, eta aberatsa da landareria eta fauna inguru hauetan. Ordu betez azpitik egin daiteke itzulia, 3 kilometro inguruko bidea da. Gesaltza Añanatik nahiz Pobesetik datozeen bideekin ere bat egin daiteke, ibilbide luzeagoa egin nahi izanez gero.

 

Erkametzak eta arteak ugari dira lakuaren ondoko basoan.

Autoa aintzirako ermitaren ondoko aparkalekuan utzi eta lakuari bira eman diteke ibilbide erraz batean. Aparkalekuan iturria eta mahaiak ere badaude. Natura 2000 sarearen barnean dago lakua, interes bereziko eremu gisa babestua. Lehenbizi asfaltatutako bidean joango gara, lakuaren ondoraino.

Powered by Wikiloc

 

Kilometro inguru egingo dugu asfaltoz, laku ondoraino.
Erkametzak eta arteak nagusi dira lakuaren inguruko basoetan.
Eremurik sakonenean 25 metro arte ditu lakuak.

Asfaltozko bidea utzi eta ezkerrera hartuta GR-1 bidearekin egiten du bat ibilbideak. Lurrezko bide xendan jarraituko dugu. Arteen eta erkametzen basoan sartuta, oinez joateko ingurune polita da zati hau.

GR1 edo Ibilbide Historikoaren bidereki negiten du bat ibilbideak.
Itzal ugari dago eremu honetan, eta lakura ikuspegi polita.
Arteez eta ametzez osatutako basoa da; azken hauen hostoak ile leunez estaltzen dira.

Lakura gerturatu daiteke, baina eremu guztia itxita dago. Bertako landareria eta fauna babesteko hartutako neurrietako bat da. Ermitara itzultzeko berriz asfalto bidera irtengo da bide xenda. Aparkalekuan iturria eta mahaiak daude.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude