Iruñea Veleiako aztarnategia, polemikaren ondotik ezustekoa

2006 urteko aurkikuntza bitxi haien ondorioz, zalapartak inguratu zuen Iruña Veleiako aztarnategia. Ikusgarriak bezain faltsuak izan ziren aurkikuntza haiek, eta goitik behera zikindu zuen aztarnategi honetako lana. Jakinminak eraginda gerturatu ginen Iruñea Veleiara; Tresponde eta Biloda herrien artetik iristen da bertara, Iruña Okan. Ika mikak, ika mika… balio garrantzisua duen aztarnategia da Arabakoa.

Gaur egun, 2010ean hasitako proiektu berri batean finkatutako irizpideetan oinarritzen da Iruña Veleiako indusketa. Eremu handia da, Erromatar garaiko hiri harresitua eta galtzada ditu. Inperio Garaian Astorga eta Bordele artean puntu garrantzitsua izan zen Veleiakoa. Baina oraindik, gerora etorriko diren aurkikuntzek erakutsiko dituzte garaiko bizimoduaren xehetasunak.

Kristo aurreko lehenengo milurtekotik bosgarren mendera arteko historia hartzen du aztarnategiak, 1.500 urte inguruko denbora tartea. Hiria III. mende bukaera edo IV. mende hasiera aldera harresitu egin zen. Handik aurrera sortu ziren egun aztarnategian ikus daitezkeen esparru bereziak. Bereziak dira Iruñako dama, zaldizkoaren estela edo tenplu inguruan aurkitutako koritoar estiloko kapitela. Ingurune honi Veleia deitu izan diote inguruko herritarrek belaunaldiz belaualdi; eta 2012 urtean aurkitu zuten izena idatzita aldareharri batean.

Aztarnategira sarrera doanekoa da eta aparkalekuan bertan du harrera gunea. Aztarnategiak duen balio arkeologikoa ez ezik, Iruñea Okako hainbat herri txikitara ikuspegi oso polita du lekuak. Larunbat goiz batzuetan adituekin bisita gidatuak egin izan dituzte; Arabako Aldundiaren turismo web atarian daude ordutegiak.

Harresiaren barruko aldea.
Domusa eta Pompeia Valentinaren etxea aurkitu dituzten eremuak.
Errosetoidun mosaikoa.
Urak banatzeko andel handi batzuk zirela pentsatu zuen XX. mendeko lehen indusketetan. Kapitel korintiar bat ere aurkitu zuten, horrek erakutsi zuen eraikin publiko handi bat izango zela, tenplua.
Iruña Veleiako aztarnategitik, Tresponde herria eta Mendoza, atzean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude