Mendozatarren jauregia, Arabako leinu ezagunaren dorretxea

Arabako leinu ezagunaren bizitoki izandakoa da Mendozako dorre gotortua. Herriaren sarreran dago jauregia, egoera oso onean mantentzen da. Gaur egun, Gasteizko Udalarena da jauregia, baina ezin da bisitatu. XIII. mendean eraikiarazi zuen Iñigo Lopez Mendozakoak. Beste hainbat dorrerekin batera, Erdi Aroan Euskal Herrian izan ziren Ahaide Nagusi eta leinuen arteko borroken eszenatoki izango zen Mendoza.

Gasteizko udalerria osatzen duen herrietako bat da Mendoza, hiriburutik 10 kilometrora dago.
Harresiz inguraturik dago harlanduz eginiko dorrea.
Dorreak 21 metroko altuera du; 60ko hamarkadan berritu zuten dorretxea.
Araba style. Dorretxearen kanpoaldean aurkitu genuen artelana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude