Añana, gatzaren lurraldea

Milaka urtetako historia gordetzen du Añanako Gatz Haranak. Azken urteetan egiten ari diren berritze lanei esker, eskuz eta artesau eran gatza nola ekoizten den ezagutzeko prestatuta daude gatzagak. Urrea balio izan dute bertako iturburuek eta horren lekuko dira mendeetan zehar behar egin diren ustiaketak. Gizakiaren jardunak markatutako paisaia da Gesaltza Añanakoa.

Historiaurrean buztin ontziak ur gaziz bete eta sutan berotzetik, Erdi Aroan Gaztelako koroak naturaren legeen kontra gatzaga neurri gabe hazteraino, garai ezberdinetako aztarnak gordetzen dira gaur egun. Harria, egurra eta buztina erabiliz osatu zituzten gatzaren ekoizpenerako egitura arkitektonikoak. Lau iturburu nagusi daude, minutuko bi litro ur ematen dituztenak. Beraz, ur hori larrainetan banatzeko ubide sare konplexua osatu zuten. Ekoizle bakoitzak zein zenbat ur hartuko zuen neurtzeko sistemak ere bazituzten.

Paisaje hau berreskuratu eta mantentzeko egitasmoaren baitan, gaur egun, Euskal Herriko sukaldari ezagunen kolaborazioa lortu dute Gatzaren Haranean. Hala, goi mailako jatetxe horientzako gatza ekoizten dute bertan.

Gatzaren Haranean bisitari ugari ibiltzen da, eta bertara nahi joan izanez gero, merezi du garaiz ibiltzea. Hainbat bisita egin daitezke. Herri txikia da Gesaltza Añanakoa eta kale estuak ditu, horregatik, autoa aparkatzeko merezi du Basquiñuelas aldera doan bidean dagoen parkingera joatea.

Monumentu Multzo izendatua dago erdigune historikoa.
Ordubete inguruko bisita da, bisita nagusia.
Gatzaren ustiaketak paisaje berezia eta bakarra sortu du Añanan.
Egurra eta buztina erabili izan da egiturak osatzeko.
Ez zen erraza, baina bai beharrezkoa, ekoizle bakoitzari neurria jartzea. Hau zen uraren jarioa neurtzeko sistemetako bat.
Erdi Aroan, Gaztelako Koroak neurri gabe hazi zuen gatzaga. Grabitateari aurka eginez, goiko aldeetan jarri nahi izan zituen oinarriak. Koroa zen gatzagen jabea XIX. mendera arte.
Maiatzetik ekainera izaten da gatz denboraldia, baina eguraldiak agintzen du.
Gaur egun, Euskal Herriko sukaldari ezagunek egiten dituzte enbaxadore lanak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude