Baia ibai ertzetik Pobesera – [11km]

Gorbeian jaio eta Mirandan isurtzen da Ebrora Baia ibaia. Arabako haranak zeharkatzen ditu bere bidean eta ibai ertz politak ditu naturaz gozatzeko. Nuvilla herrian kokatuta dagoen El Roble Verde kanpinetik abiatu eta Mimbredotik pasata, Pobesera doan ibilbidea proposatzen dizuegu oraingoan. Guztira 11 kilometroko ibilbidea da, joan-etorrikoa.

 

Kanpinetik irten eta Pobesera doan errepidean egingo dugu lehen zatia, ondoren soro arteko lur bidean sartzeko ezkerretara.
Udaberrian begietara ematen dute soro horiek; koltza da, olioa egiteko haziak ematen dituen arbi mota.
Soro artetik, Mimbredo auzora iritsiko gara AP-68 errepidea azpitik guratzatuta. Hemen, errepidez pasako dugu auzoa eta trenbide ondoraino joango gara, hau gurutzatu gabe.
Mimbredon, “Fuente Pinto” dion bidegurutzean trenbide aldera hartuko dugu, Baia ibaia zeharkatzen duen zubirako bidean.
Berriro soro artean, hemen dator ibilbideko zatirik politena. Trenbidea ezkerrean utzita, Baia ibaiaren ertzetik joango gara Pobeseraino.
Ur lasaiaeko ibaia da, baina hainbat ur jauzi daude.

 

Trenbidea ezkerretara gelditzen da, Pobeseraino.
Pobeseko herri kaskoa; errepidearen bi aldetan banatuta dago herria. Tabernak eta jatetxeak daude bertan, itzulerarako indarrak hartzeko edo.
Pobesera joan nahi izanez gero, trenbidea pasatzeko zubia dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude