Kulunka Bidean itzulia, Izpegitik Buztanzelaira – [5km]

Nafarroaren bide aldeetara ikuspegi ederrak dituen puntua da Izpegikoa (672m). Erratzutik edo Baigorritik irits daiteke bertara. GRT 5 Kulunka Bideak zeharkatzen du Nafarroako gain hau. 200 kilometro inguru errekuperatu eta balizatu zituen Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioak; 30 inguru ditu Kulunka Bideak. Guk Izpegitik Buztanzelaiko leporainoko bidea egin genuen, zati txiki bat besterik ez, joan etorrian 5 kilometroko bidea.

Izpegiko gainetik, Irigoieneko Benta ondotik abiatzen da bidea.
Lehen igoera baten ondoren, zeharka egiten da bide gehiena.
Ikuspegi ederra dago Baztan aranereko herrietara.
Bide xendatik doa bidea, marka zuri-gorriekin. Lur beltza ageri da hainbat zatitan.
Ttutturruko kaskoa (839m) ezkerraldean.
Honako hau da Buztanzelaiko lepoa. Bertan bideak bat egiten du GR10ekin, Baigorrira edo Bidarraira doa.
Ahaintzeagako lepoa, bertatik Behe Nafarroara ikuspegi ederra dago.
Behorra, Ahaintzeagako lepoan.
Ardientzako egindako eskortak izango dira hauek, harri hormaz eginak.
Ahaintzeagatik Pirinioetako tontor garaiagoak ageri dira, maiatzean eta elurtuak.
Izpegiko gainetik Aldudeko ibarrera ikuspegia.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude