Xorroxin urjauzia, Bidasoaren iturburu – [5km]

Nafarroak gordetzen dituen ingurune naturalen artean, nabarmentzekoa da Xorroxingoa. Baztan errekaren iturburua da, geroago Bidasoa izena hartuko du. Urjauzi polita dago bertan. Erratzuko Gorostapolo auzotik doan mendi bidetik irits daiteke bertara, ongi seinaleztatua dago bertaraino. Ibilbide ezaguna da, jende asko ibiltzen da, eta nahi izanez gero, beste hainbat ibilbiderekin bat egiten duena. Erratzun, Gorostapolo aldera doan bidean, eskolen ondoko aparkalekuan utzi behar da autoa. Eta handik, errepidez oinez abiatu: urjauziraino 2,4km daude.

 

 

Gorostapolora iritsi orduko, sarreran dagoen ermita baten ondoko bidetik abiatzen da.
Pago, haritz eta hurritz ugari daude bidean. Garai bateko lanbideei lotutako azpiegiturak ere ikus daitezke bidean.
Ahari taldeak ere agurtu gintuen bidean.
Bideari jarraituz, bidegurutze batera iritsiko gara. Bietatik leku berera iritsiko garen arren, lehenbizi ezkerretara hartu genuen, urjauziaren oineraino iristeko.
Eroritako zuhaitzek forma bereziak hartzen dituzte batzuetan.
Egurrezko zubira iristean, gutxi gelditzen da urjauziraino.
Lau metroko altuera du Xorroxingo urjauzi ederrak.
Joku eta forma bereziak hartzen ditu urak.
Udako bero egunetan, bainatzeko igerileku ederra osatzen da.
Uraren emariaren arabera, erreka gurutzatu eta eskuin aldeko bidetik itzuliko gara.
Zubia igarota, lehengo bidegurutzera iritsiko gara berriro, eta handik itzulera bide beretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude