Irudimena astindu eta jolaserako sena elikatzeko jolasparkeak

Umeak gineneko jolas lekuen eredua berreskuratu, eta jolas librerako aukera eskaintzen duten guneen gida osatu dute Debagoienan. Euskal Herriko jolasguneen gida Jolasparkeak.eus atarian jaso dute. Azken urteetan kolore eta material berdinen patroia jarraitzen duten jolas parkeak nagusitu dira. Baina gida honetan bestelakoak jaso dituzte, espresuki jolaserako sortuak direnak edo ez, baina jolaserako egokiak direnak. Alde batetik jolasguneak sailkatu dituzte (plazak, frontoiak, arkupeak…) eta bestetik, jolas parkeak.

Hartu eta eman, atari hau osatzeko bidean dago, beraz denon ekarpenak jasotzera irekita daude. Guk egin dugu gurea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude