Elorrietako kaskoari buelta, mairubaratzean barrena – [4,5km]

Ibilbide erraza eta familian egiteko modukoa da gaurkoan proposatuko dizueguna. Aiako Harria Parke Naturalean Elorrietako kaskoaren bueltan, ikuspegi paregabeaz gozatzeaz gain, tontorrean dagoen mairubaratza ere ikusiko dugu.

Powered by Wikiloc

Ozentzioko ermitaren ondoan utziko dugu autoa eta hemendik abiatuko dugu ibilbdea SL-GI 1004 ibilbideari jarraituz. Lekurik ez badago, kilometro erdi ingurura autoa uzteko leku gehiago dago Sorondon.

Ozentzioko ermita. Hemen ondoan utzi daiteke autoa, bestela, aurrerago.
Bertatik doan bidean ekitaldera abiatuko dugu ibilbidea, leku berean amaitzeko. Berehala iritsiko gara Sorondo gisa ezagutzen den lekura.
Informazio panelak daude Sorondon; guk marra txuri-berdeen bidea jarraituko dugu. Sorondon, PR GI-1006 ibilbidearekin bat egiten du bideak.
Gune honetatik Elorrietako gainera igoko gara, kilometro baino gutxiagoan.
SL-GI 1004 ibilbidea jarraituko dugu, marka txuri eta berdeekin.
Elorrietako mairubaratzea edo cromlech-a, muinoaren gainean dago (398m).
Lanberriko muino da aurrean ikusten dena, eta Oiartzun eta Oarsoaldeko herrietara ikuspegi paregabea atzean.

 

Geldialdiaren ondoren, beherako bideari ekingo diogu. Harizti ederresan sartuko gara, haritz eta pago artean. Adi, kilometro bat baino lehen bidegurutze batera iritsiko garela, ezkerrera jarraituko dugu.
Bide itzaltsua da, zuhaizti artean.
Animali ugari dago inguruko zelaietan, ardiak batez ere, Eta bitan behintzat pasako ditugu hesiak.
Haritz zaharrak ikusten dira bidean.
Zuhaitz artetik irtetzen garenean, Oiartzun ingurura ikuspegi zabala izango dugu. Hemendik, pista bide batetik jarraituko dugu, berriro Ozentzio ingurura iristeko.
Ibilbidearen amaieran, iturria.

Hildakoen errautsak jasotzeko hilobiak ziren mairubaratzak, k.a. lehen milurtekoan bizi ziren artzainenak izango dira. Harrespilak batzuetan bakarrik ageri dira, baina askotan multzoak osatzen dituzte. Neurri beretsuko ortostatoez osatutako da Elorreitakoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude