Zegamatik Aztiora, Tartaloren bideetatik – [8,2km]

Zegama-Aizkorri maratoiaren bidetik abiatuta, Izarragako aldapan gora, magiaz betetako bideetara iritsiko gara berehala. Aizkorriko mendilerroaren itzalpean, gaur arte ahoz aho gorde diren Tartalo harrigarriaren pasarteen ezkutalekua da Saadar ingurua. Zegamatik abiatu eta Aztioko gainetik egindako ibilbidea da hona ekarri duguna, Tartaloetxeta eta Trikomuñotako trikuharrietatik pasata.

Guztira zortzi kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, Izagarratik abiatu eta Olarandik itzultzeko. Edonola ere, behin Aztiomenditik beherako bidea sasiak hartuta dago. Hainbat zatitan bidea erraz galtzen da eta joan-etorri ugari egin ditugu.

Tartalo begibakarra
Hamar gizonen pareko indarra zuen begibakar ziklope erraldoia omen zen Tartalo; artzaina ogibidez eta animali haragia gustuko zuena, baita giza haragia ere. Ipuinetan jasotzen da kobazulo batean bizi zela Tartalo; baina gaur egun Tartaloetxeta gisa ezagutzen den inguruan ez dago kobazulorik leienda koka daitekeenik. Zegaman kontatzen zen begibagarrak harri erraldoi batekin tapatzen zuela bere etxeko sarrera.

Izarraga baserrira doan bidean, Aizkorpe Tabernaren ondoan abiatzen da hormigoizko bidea, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren markak ikusiko ditugu (puntu horia). PR-GI 70 bidea da.
Izarraga-gaineko gurutzea pasa, eta bide xendari jarraituko diogu; pista bihurtuko da geroago. Zegamara ikuspegi polita dago puntu hontatik.
Bide xendatik Anttiko baserrietarako bidera agertuko gara.
Bidegurutzera iristean, ezkerreko bidea hartuko dugu. Bide itzaltsua da, eta eskuinaldean Aizkorrira ikuspegi polita izango dugu. Portaleta eta aurrerago Saadar gisa ezagutzen dira mendi hauek.
Pistan, pinu artean dago Tartaloetxetako trikuharria. Mugarri honen parean piñudian sartuta aurki dezakegu.
Tartaloetxetako tumulua. Egoera txarrean dago, eta zaila da bereiztea zein harri diren trikuharriarenak eta zeintzuk ondoren mugitutakoak. Ondo ondoan daude eraikuntza zahar baten aztarnak ere.
Piñudian, ehizeko postu artean jarraitu dugu bidea; pistak jarraitu daiteke, Otzaurtetik datorren bidearekin bat egin arte.
Zuhaiztitik irtenda, Otzaurtetik datorren bidea hartu dugu. .
Zati honetan ikuspegi politak daude Altzaniako mendietara. Animalien tranparaino joango gara pistaz, handik berriro pinudian sartuta iritsiko gara Aztioko (893m) tontorrera.
Aztioko (893m) tontorra. Sasi artean, ezkutatuta eta oso utzita dago.
Txurruko puntara eta Hirumugata mendietara ikuspegia, tontorretik.
Kosta zaitu tontorretik behera bidea aurkitzea, sasi artean egin dugu beherako gehiena. Ursuaran eta Etxegarateko errepidea gertu ikusten dira zati horretan.
Lehen planoan Astregi baserria, behin hortik aurrera errepidez egingo dugu herrirainoko bidea.
Bankuak.
Zegamako lehen etxeak, eta bakatu da ibilaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude