Bagergue: loreen, harrizko etxeen eta kale estuen herria

Val d`Araneko herririk garaiena da Bagergue, 1.490 metrotan kokatua dago. Baina altueragatik ez ezik, “loreen herria” delako ere ezagutzen da Bagergue Val d’Aranen. Val d’Aranen eman ditugun egunetan, gehien gomendatu diguten lekuetako bat izan da.

Eta egia esan, iritsi orduko, begibistakoa da nondik datorkion titulua. Bizilagunen etxeak nahiz plazak, hotelak zein eraikin publikoak, txoko guztiak lore koloretsuz apainduta daude. Herritarren parte hartzeari esker, herriak eta kale-txokoak eraldatu eta hobetzeko abiatutako egitasmoa da #Viles Florides-ena.

Loreak, erakin historiko ederren apaingarriak baino ez dira, hala ere. Bagergue mendiko herrien xarma mantentzen duen txoko horietako bat da; harrizko etxeak, egurrezko balkoi eta leihoekin, eta arbelezko teilatuekin.  Bagergue erdigunea Kataluniako Ondare Arkitektonikoaren Inbentarioko parte da.

Badu Bagerguek beste bitxikeria bat: eguzki ordu kopuru bera du uda eta negu.

Naut Aran eskualdean dago Baguerge (Aran Garaia) eta Salardú herritik iritsi daiteke bertara autoz. Oinez berriz, hainbat lekutatik irits daiteke: Pla de Beret-etik (6km) edo Sauth deth Pish-etik (15km), adibidez. Araneko gainontzeko herri gehienen antzera, parkinga du herri sarreran; eta bertatik herriko kaleetan zehar galtzea izan da onena.

#VilesFlorides egitasmoaren baitan, etxe eta kaleak lorez apaindu dituzte Bagerguen.
Baguergeko Kale Nagusia, argazkian.
Pontent kalea eta Kale Nagusiaren arteko txokoa.
Bagergek ohiko arkitektura tradizionalari eutsi dio, nahiz eta asko berritu duten azken urteetan.
Txokoak, lorez apaindurik.

 

 

INTERESATUKO ZAIZU…

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude