Uxue, ederrenen artean

Euskal Herriko herririk ederrenen top 10 bat osatuko bagenu, zein leku izango luke Uxuek?? Ba, lehen postuetan kokatuko genuke; zalantzarik ez! Mende luzez Erdi Aroko kutsua mantendu duen Nafarroa Garaiko herria da, herrialdearen hegoaldean kokatua.

Jatorria erromanikoan duen eliza-santutegi gotortua da kale bihurrituen erdigunea, Uxueren profil berezian nabarmentzen dena. Inguruan berriz, nafar gotikoan eraikitako harresiaren aztarnak ditu. Denboraren zentzua galdu eta noraezean ibiltzeko modukoak dira haren inguruan sare nahasia osatzen duten harrizko kale estu eta aldapatsuek ere.

Ezagunak dira hemen artzainen ogi-mamiak (migas de pastor) edo almendra garrapiñatuak.

Uxuera ikuspegia herrira iritsi baino lehen errepide ertzean dagoen begiralekutik.

 

Uxueko Santa Maria santutegi gotorlekua, hainbat ikuspegitatik.
Uxueko erdigune zaharreko kale estuetako baten irudia; hormak apaintzen mahatsondoa; leiho baten deitailea eta herrian adierazgarri diren almendretako batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude