Añana, gatzaren lurraldea

Milaka urtetako historia gordetzen du Añanako Gatz Haranak. Azken urteetan egiten ari diren berritze lanei esker, eskuz eta artesau eran gatza nola ekoizten den ezagutzeko prestatuta daude gatzagak. Urrea balio izan dute bertako iturburuek eta horren lekuko dira mendeetan zehar behar egin diren ustiaketak. Gizakiaren jardunak markatutako paisaia da Gesaltza Añanakoa. Historiaurrean buztin ontziak ur gaziz bete eta sutan berotzetik, Erdi Aroan Gaztelako koroak naturaren … Continue reading Añana, gatzaren lurraldea

Mendozatarren jauregia, Arabako leinu ezagunaren dorretxea

Arabako leinu ezagunaren bizitoki izandakoa da Mendozako dorre gotortua. Herriaren sarreran dago jauregia, egoera oso onean mantentzen da. Gaur egun, Gasteizko Udalarena da jauregia, baina ezin da bisitatu. XIII. mendean eraikiarazi zuen Iñigo Lopez Mendozakoak. Beste hainbat dorrerekin batera, Erdi Aroan Euskal Herrian izan ziren Ahaide Nagusi eta leinuen arteko borroken eszenatoki izango zen Mendoza. Continue reading Mendozatarren jauregia, Arabako leinu ezagunaren dorretxea

Iruñea Veleiako aztarnategia, polemikaren ondotik ezustekoa

2006 urteko aurkikuntza bitxi haien ondorioz, zalapartak inguratu zuen Iruña Veleiako aztarnategia. Ikusgarriak bezain faltsuak izan ziren aurkikuntza haiek, eta goitik behera zikindu zuen aztarnategi honetako lana. Jakinminak eraginda gerturatu ginen Iruñea Veleiara; Tresponde eta Biloda herrien artetik iristen da bertara, Iruña Okan. Ika mikak, ika mika… balio garrantzisua duen aztarnategia da Arabakoa. Gaur egun, 2010ean hasitako proiektu berri batean finkatutako irizpideetan oinarritzen da Iruña … Continue reading Iruñea Veleiako aztarnategia, polemikaren ondotik ezustekoa