Lanbide zaharrak ezagutarazten

Lehen gutxi baziren, Goierriko txoko hau ezagutzeko aitzakia berri bat prestatu dute Zegaman.  Izan ere, duela egun batzuetatik kea dariola dago txondorra. Dagoeneko galdua dagoen ikazkinen lanbide zaharra ezagutzearekin batera, udazken betean Goierrira gerturatzeko aukera ederra da. Urriaren 13an piztu zuten egur meta, eta halaxe iraungo du hilabete batez. Barruko egurra erregosi egingo da poliki-poliki, ikatz bihurtzen den arte. Gertutik zainduko du labea ikazkinak; haizeak … Continue reading Lanbide zaharrak ezagutarazten

[GIDA] Lore eta landareak ezagutzeko gida

Aberastasun biologiko handiko eremua da Euskal Herria, bere lurretan dauden ekosistemei esker. Natura gertuagotik ezagutu, eta lore nahiz landareen mundura gerturatzeko tresna interesgarria da “Guía de flores de Euskal Herria” liburua. Hain justu ere, 100 lore eta landare espezien berri jaso ditu Joana Garciak gidan. Barietate bakoitza hobe ezagutzeko, deskribapen zehatza egiten du argazkiz lagundurik. Era berean, espezie bakoitzaren kokalekua zehazteko mapa ere badator. Continue reading [GIDA] Lore eta landareak ezagutzeko gida

Hervas, ondarea Caceres iparraldean

Ezezaguna izaten jarraitzen du Extremadurak abentura koadernoetan. Baina familian bidaiatzeko helmuga turistiko ezinhobea da. “Beroa” edo “lehorra” izan daitezke burura datozkigun hitzetako bi; baina, Caceres iparraldean udaberri urtsu eta berdea aurki dezakegu. Ambroz aranak sorginduta uzteko moduko txoko eta bazterrak ezkutatzen ditu. Ambroz eskualdeko herri nagusia da Hervas; Bejarreko mendilerroaren magalean. Hain justu ere, XIX. mendera arte Bejarri (Salamanca) zegokion herria zen. Herri turistikoa izan … Continue reading Hervas, ondarea Caceres iparraldean

Infernuko Errota, oihanean bazter magikoa

Etxalar eta Baztan artean aurkitzen da Infernuko Errota, izen bereko errekaren ertzean kokatua. XIX. mendearen hasieran eraiki zuten eta hamarkada luzez herritarrek erabili zuten irina egiteko. Kokalekuari esker, inongo agintariri kargurik eman gabe erabili ahal izango zuten bizilagunek. Inguruetan gisa honetako ugari zeuden, gehienbat artoa ehotzeko. 36ko gerran gehienak suntsitu zituzten, baina honek isilpean lanean iraun zuen. Basoko zuhaitz artean ondo ezkutatuta, erreka gainean zintzilik … Continue reading Infernuko Errota, oihanean bazter magikoa

Hiri historikoa, Donejakue bidean

Erdi Aroan, XII. mendean eratutako hiribildua da Donibane Garazi. Behe Nafarroako hiriburu, Garaziko erdigunea da. Kale harritsu eta aldapatsuak, kolorez jantzita ageri dira. Hiruburu txikia eta alaia da Garazikoa, euskalduna; gune turistiko garrantzitsu izatereakin batera. Mendeetan zehar, hainbat gertakari esanguratsuren eszenatoki izanda, oraindik bere kaleetan gordetzen ditu historiak utzitako arrastoak. Gaur egun, Donejakue bidean puntu garrantzitsua da. Astelehenetan egiten da merkatua.       Continue reading Hiri historikoa, Donejakue bidean

Caparra hiri erromatarreko sekretuak

Ez dakit umeak eta museoak elkartzeak emaitza oso onik ematen duen. Batzuetan ongi irten daiteke, bai; baina, plana goitik behera aldrebesteko arrisku handia du. Erakutsi behar ote diegu horrelako lekuetan ibiltzen? Agian, errazagoa izango da lekuak txikienen erritmora moldatzea? Ez dakit erantzun zuzena zein izango den, baina alternatiba bat bada: aire libreko museoena. Ibilian geldialdia egin, eta historian atzera egiteko aukerak baditugu. Naturan, aire librean … Continue reading Caparra hiri erromatarreko sekretuak

Nondik dator ‘Zegama’ herri izena?

Euskaraz ez da ulertzen Zegama izenak zer adierazten duen; baina ez da horregatik esanahirik gabea. Izen euskalduna da, euskaldunok ia 2000 urte baino gehiagoz erabiltzen ari garelako, baina ez euskaraz sortua. Erromatarrak iritsi baino lehenagoko hizkuntza indoeuroparrean sortua izan zen. Beraz, 2000 urtetik gora ditu herri izenak. Baina zer esan nahi du Zegama toponimoak? Ba ez dio lekuari, inguruari edo naturari erreferentziarik egiten, bertakoen izaerari … Continue reading Nondik dator ‘Zegama’ herri izena?

Artaxoako harresia, Erdi Aroko altxorra

Nafarroa Erdialdean, Erdi Aroko ondarearen erakusgarri da Artaxoa, zalantzarik gabe. Iruñeatik hegoaldera, 30 kilometrotara dagoen herri txikia da. Muino baten gorenean eraikitako Erdi Aroko herrixka gotortuagatik da ezaguna Artaxoa. Monumentu arkeologiko garrantzitsuak daude inguruetan, trikuharriak, esate baterako; baita erromatar garaiko miliarioa ere gaur egungo udaletxean. Baina, nabarmentzekoa dena da Artaxoako harresi ezaguna. Continue reading “Artaxoako harresia, Erdi Aroko altxorra”

Oloroe Donamaria: txokolate usaina darion herria

Biarno eskualdearen bihotzean kokatua, mahastiz inguratutako herria da Oloroe-Donamaria. Erdi Arotik gorde diren harresiez gain, ondare historiko garrantzitsua gordetzen da bertan. Ibai gainean zintzilik agertzen diren etxeek eta lorez apaindutako zubiek janzten dute; han urrunean Pirinioetako gailurrak ere ageri dira.  Eta bai, txokolate usaina dario… Oloroe-Donamaria euskaraz; frantsesez eta ofizialki Oloron-Saint Marie izena du herriak. Jatorri gaskoia du izenak: Auloron. Aldi berean, Auluron Iluro izen … Continue reading Oloroe Donamaria: txokolate usaina darion herria

Larraga, pasarterik lazgarrienaren lekuko

Nafarroa Erdialdeko herria da Larraga, Erriberriko merindadean kokatua eta 2.000 biztanle inguru dituena. Mendigorria eta Berbinzana ditu inguruan; Tafallatik 15 minutu besterik ez daude bertara. Tamalez, ezaguna da herria 36ko gerraren ingurumarian bertan izan ziren gertakariengatik. Larragarekin estu lotuta dago beste izen bat, Maravillasena. Iaz bete ziren 80 urte Larragan izandako gertakari ilun hartatik. 1936 urteko sarraskietan, pasarterik beldurgarri eta lazgarrienetakoa izan daitekeen hartatik. Abuztuaren … Continue reading Larraga, pasarterik lazgarrienaren lekuko