Hiri historikoa, Donejakue bidean

Erdi Aroan, XII. mendean eratutako hiribildua da Donibane Garazi. Behe Nafarroako hiriburu, Garaziko erdigunea da. Kale harritsu eta aldapatsuak, kolorez jantzita ageri dira. Hiruburu txikia eta alaia da Garazikoa, euskalduna; gune turistiko garrantzitsu izatereakin batera. Mendeetan zehar, hainbat gertakari esanguratsuren eszenatoki izanda, oraindik bere kaleetan gordetzen ditu historiak utzitako arrastoak. Gaur egun, Donejakue bidean puntu garrantzitsua da. Astelehenetan egiten da merkatua.       Continue reading Hiri historikoa, Donejakue bidean

Baztan eta Baigorri, mugaz gaindi

Hauxe izan liteke bidaia bat amaitzean gerta daitekeen onena: itzultzeko gogoz gelditzea. Eta horixe da guri Baztanen gertatzen zaiguna. Erratzu erdigune, Elizondo, Amaiur eta Baigorri aukeratu ditugu mapan. Asteburu batek eman zezakeen guztia eman du. Erratzu Gorostapolo, auzorik ederrena Amaiur, historiaren lekuko Baigorri, Izpegin behera Elizondo, erdigune Erratzu Baztanen ipar ekitaldeko herri txikia da Erratzu; txikia bezain polita. Almandozeko harrobitik ekarritako harri gorriek izaera berezia … Continue reading Baztan eta Baigorri, mugaz gaindi