Artaxoako harresia, Erdi Aroko altxorra

Nafarroa Erdialdean, Erdi Aroko ondarearen erakusgarri da Artaxoa, zalantzarik gabe. Iruñeatik hegoaldera, 30 kilometrotara dagoen herri txikia da. Muino baten gorenean eraikitako Erdi Aroko herrixka gotortuagatik da ezaguna Artaxoa. Monumentu arkeologiko garrantzitsuak daude inguruetan, trikuharriak, esate baterako; baita erromatar garaiko miliarioa ere gaur egungo udaletxean. Baina, nabarmentzekoa dena da Artaxoako harresi ezaguna. Continue reading “Artaxoako harresia, Erdi Aroko altxorra”

San Martin Unx, kale estuen labirintoa

Nafarroa Erdialdean bere duten ohiturari jarraiutz, ardogintzari estu lotuta dagoen herria da San Martin Unx. Erriberritik Uxuera bidean egin dugu topo Erriberri-Tafallako Mendipeko herri honekin. Muino baten gainaldean eraikita dago. Bere garaian gaztelu bat zen erdigune; haren inguruan antolatu ziren kaleak, etxeak eta jauregiak. Gaztelua, San Martin eliza erromaniko bihurtuko zen geroago.   Continue reading San Martin Unx, kale estuen labirintoa

Uxue, ederrenen artean

Euskal Herriko herririk ederrenen top 10 bat osatuko bagenu, zein leku izango luke Uxuek?? Ba, lehen postuetan kokatuko genuke; zalantzarik ez! Mende luzez Erdi Aroko kutsua mantendu duen Nafarroa Garaiko herria da, herrialdearen hegoaldean kokatua. Jatorria erromanikoan duen eliza-santutegi gotortua da kale bihurrituen erdigunea, Uxueren profil berezian nabarmentzen dena. Inguruan berriz, nafar gotikoan eraikitako harresiaren aztarnak ditu. Denboraren zentzua galdu eta noraezean ibiltzeko modukoak dira … Continue reading Uxue, ederrenen artean