Artaxoako harresia, Erdi Aroko altxorra

Nafarroa Erdialdean, Erdi Aroko ondarearen erakusgarri da Artaxoa, zalantzarik gabe. Iruñeatik hegoaldera, 30 kilometrotara dagoen herri txikia da. Muino baten gorenean eraikitako Erdi Aroko herrixka gotortuagatik da ezaguna Artaxoa. Monumentu arkeologiko garrantzitsuak daude inguruetan, trikuharriak, esate baterako; baita erromatar garaiko miliarioa ere gaur egungo udaletxean. Baina, nabarmentzekoa dena da Artaxoako harresi ezaguna. Continue reading “Artaxoako harresia, Erdi Aroko altxorra”

Larraga, pasarterik lazgarrienaren lekuko

Nafarroa Erdialdeko herria da Larraga, Erriberriko merindadean kokatua eta 2.000 biztanle inguru dituena. Mendigorria eta Berbinzana ditu inguruan; Tafallatik 15 minutu besterik ez daude bertara. Tamalez, ezaguna da herria 36ko gerraren ingurumarian bertan izan ziren gertakariengatik. Larragarekin estu lotuta dago beste izen bat, Maravillasena. Iaz bete ziren 80 urte Larragan izandako gertakari ilun hartatik. 1936 urteko sarraskietan, pasarterik beldurgarri eta lazgarrienetakoa izan daitekeen hartatik. Abuztuaren … Continue reading Larraga, pasarterik lazgarrienaren lekuko

Irudimena astindu eta jolaserako sena elikatzeko jolasparkeak

Umeak gineneko jolas lekuen eredua berreskuratu, eta jolas librerako aukera eskaintzen duten guneen gida osatu dute Debagoienan. Euskal Herriko jolasguneen gida Jolasparkeak.eus atarian jaso dute. Azken urteetan kolore eta material berdinen patroia jarraitzen duten jolas parkeak nagusitu dira. Baina gida honetan bestelakoak jaso dituzte, espresuki jolaserako sortuak direnak edo ez, baina jolaserako egokiak direnak. Alde batetik jolasguneak sailkatu dituzte (plazak, frontoiak, arkupeak…) eta bestetik, jolas … Continue reading Irudimena astindu eta jolaserako sena elikatzeko jolasparkeak

Iruñea Veleiako aztarnategia, polemikaren ondotik ezustekoa

2006 urteko aurkikuntza bitxi haien ondorioz, zalapartak inguratu zuen Iruña Veleiako aztarnategia. Ikusgarriak bezain faltsuak izan ziren aurkikuntza haiek, eta goitik behera zikindu zuen aztarnategi honetako lana. Jakinminak eraginda gerturatu ginen Iruñea Veleiara; Tresponde eta Biloda herrien artetik iristen da bertara, Iruña Okan. Ika mikak, ika mika… balio garrantzisua duen aztarnategia da Arabakoa. Gaur egun, 2010ean hasitako proiektu berri batean finkatutako irizpideetan oinarritzen da Iruña … Continue reading Iruñea Veleiako aztarnategia, polemikaren ondotik ezustekoa