Aizpeako meategiak, burdinaren lurretako paisaje berezia

Zerainen, Mutiloan, Legazpin eta inguruetan garrantzia berezia izan du burdinaren ustiaketak mendez mende. Inguruko paisajea eraldatzeraino, jarduera hau estu lotuta egon da herri hauen ibilbidearekin. Aizpean ustiaketa honen lehen erreferentziak XII. mendekoak dira eta 1951. urtean itxi ziren azken labeak. Zeraindik Legazpira doan bidea hartuta, hiru kilometrora dago Aizpea auzoa. Burdinaren Mendia izenez ezagutzen den eremuan burdinaren ustiaketa nola egiten zen ezagut daiteke; Aizpeako meategietan … Continue reading Aizpeako meategiak, burdinaren lurretako paisaje berezia

San Adriango sekretuak, itzaletik argira

Urrutira joan gabe, etxe ondoan ditugu lekurik ederrak; eta hau da horietako bat. Historian zehar hainbat gertakariren lekuko izan da San Adriango igarobidea. Milaka urtetako sekretuak gorde ditu bere baitan eta, antzezlan bidez, denboran atzera bidaia egin dute asteburu honetan. Artzain, erromes, bidelapur, obispo, merkatari, errege-erregina… asko izan dira mendeetan zehar bertatik pasa eta aztarna utzi dutenak. Continue reading “San Adriango sekretuak, itzaletik argira”

Bidasoarekin batera, itsasora

Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldea beste ikuspegi batetik ezagutuko genuela eta, itsasoan barneratzeko aukera izan genuen.  Asmoa arrantzan nola aritzen diren ikustea zen eta kirol arrantzarako ontzi txiki batean egin genuen irteera. Hondarribiako kirol portutik goizean goiz irten eta arratsaldeko lehen orduan itzuliko ginen. Lehorrekoak ginela nabarmen gelditu zen… baina esperientziak merezi zuen.

Continue reading “Bidasoarekin batera, itsasora”

Jeinuei bisita, Allekupeko pagadi magikoan

Jentilen amaiera eta Kixmiren sorrera kontakizun mitologikoetan jasoa dagoen gisan azaldu eta antzeztu zuten Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideek Ataunen. Oraingoan, eszenatokia ere berezia aukeratu zuten, magikoa. Lizarrustitik abiatuta, Allekupeko pagadi ederrean barrena mendi ibilaldia eginez erakutsi zizkien bisitariei kontakizun zaharrak. 2014ko abenduan izan ginen Lizarrustitik Allekupeko basoan egin zuten ibilaldi magikoan. Hemen jaso dugu orduko hura. Continue reading “Jeinuei bisita, Allekupeko pagadi magikoan”