Irabiako urtegia, Goñiburuko gainetik ikusita. Iratiko oihana.

Irati: umeekin egiteko bi ibilaldi

Urteko edozein sasoitan gustuko dugu nafar Pirinioa, Irati urte osoan da erakargarria. Paisaia ikusgarriak gordetzen ditu, mendi magikoak eta oihan misteriotsuak. Balio ekologiko handiko eremua da Irati oihana, pagadi eta izeidi eremu zabala. Zentzumenak piztu eta naturaz gozatzeko aukera ona. Ori, Abodi… tontor ezagunak ditu, baina oraingoan bi ibilbaldi motz eta erraz aukeratu ditugu: Goñiburu eta Itsuosin. Continue reading “Irati: umeekin egiteko bi ibilaldi”

Zegamatik Aztiora, Tartaloren bideetatik – [8,2km]

Zegama-Aizkorri maratoiaren bidetik abiatuta, Izarragako aldapan gora, magiaz betetako bideetara iritsiko gara berehala. Aizkorriko mendilerroaren itzalpean, gaur arte ahoz aho gorde diren Tartalo harrigarriaren pasarteen ezkutalekua da Saadar ingurua. Zegamatik abiatu eta Aztioko gainetik egindako ibilbidea da hona ekarri duguna, Tartaloetxeta eta Trikomuñotako trikuharrietatik pasata. Guztira zortzi kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, Izagarratik abiatu eta Olarandik itzultzeko. Edonola ere, behin Aztiomenditik beherako bidea sasiak hartuta … Continue reading Zegamatik Aztiora, Tartaloren bideetatik – [8,2km]

Elorrietako kaskoari buelta, mairubaratzean barrena – [4,5km]

Ibilbide erraza eta familian egiteko modukoa da gaurkoan proposatuko dizueguna. Aiako Harria Parke Naturalean Elorrietako kaskoaren bueltan, ikuspegi paregabeaz gozatzeaz gain, tontorrean dagoen mairubaratza ere ikusiko dugu. Powered by Wikiloc Ozentzioko ermitaren ondoan utziko dugu autoa eta hemendik abiatuko dugu ibilbdea SL-GI 1004 ibilbideari jarraituz. Lekurik ez badago, kilometro erdi ingurura autoa uzteko leku gehiago dago Sorondon.   Hildakoen errautsak jasotzeko hilobiak ziren mairubaratzak, k.a. … Continue reading Elorrietako kaskoari buelta, mairubaratzean barrena – [4,5km]

Xorroxin urjauzia, Bidasoaren iturburu – [5km]

Nafarroak gordetzen dituen ingurune naturalen artean, nabarmentzekoa da Xorroxingoa. Baztan errekaren iturburua da, geroago Bidasoa izena hartuko du. Urjauzi polita dago bertan. Erratzuko Gorostapolo auzotik doan mendi bidetik irits daiteke bertara, ongi seinaleztatua dago bertaraino. Ibilbide ezaguna da, jende asko ibiltzen da, eta nahi izanez gero, beste hainbat ibilbiderekin bat egiten duena. Erratzun, Gorostapolo aldera doan bidean, eskolen ondoko aparkalekuan utzi behar da autoa. Eta … Continue reading Xorroxin urjauzia, Bidasoaren iturburu – [5km]

Kulunka Bidean itzulia, Izpegitik Buztanzelaira – [5km]

Nafarroaren bide aldeetara ikuspegi ederrak dituen puntua da Izpegikoa (672m). Erratzutik edo Baigorritik irits daiteke bertara. GRT 5 Kulunka Bideak zeharkatzen du Nafarroako gain hau. 200 kilometro inguru errekuperatu eta balizatu zituen Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioak; 30 inguru ditu Kulunka Bideak. Guk Izpegitik Buztanzelaiko leporainoko bidea egin genuen, zati txiki bat besterik ez, joan etorrian 5 kilometroko bidea.     Continue reading Kulunka Bidean itzulia, Izpegitik Buztanzelaira – [5km]

Baia ibai ertzetik Pobesera – [11km]

Gorbeian jaio eta Mirandan isurtzen da Ebrora Baia ibaia. Arabako haranak zeharkatzen ditu bere bidean eta ibai ertz politak ditu naturaz gozatzeko. Nuvilla herrian kokatuta dagoen El Roble Verde kanpinetik abiatu eta Mimbredotik pasata, Pobesera doan ibilbidea proposatzen dizuegu oraingoan. Guztira 11 kilometroko ibilbidea da, joan-etorrikoa.     Continue reading Baia ibai ertzetik Pobesera – [11km]

Arreo eta Yusoko lakuari bira – [3km]

Euskal Herriko aintzira natural garrantzitsuenetako bat da Caicedo Yuso eta Arreoko lakua; izen bereko bi herrien artean dago. Lantaron udalerrian dago lehenbizikoa, Erriberagoitiari dagokio, bigarrenak. Lakuko uraren eta Añanako Gatz Haraneko iturburuen artean lotura egon daitekeela diote. Izan ere, prozesu geologiko berezi batez osatutako aintzira da honakoa. Geologikoki laku garrantzitsua dela diote, eta aberatsa da landareria eta fauna inguru hauetan. Ordu betez azpitik egin daiteke … Continue reading Arreo eta Yusoko lakuari bira – [3km]