Nondik dator ‘Zegama’ herri izena?

Euskaraz ez da ulertzen Zegama izenak zer adierazten duen; baina ez da horregatik esanahirik gabea. Izen euskalduna da, euskaldunok ia 2000 urte baino gehiagoz erabiltzen ari garelako, baina ez euskaraz sortua. Erromatarrak iritsi baino lehenagoko hizkuntza indoeuroparrean sortua izan zen. Beraz, 2000 urtetik gora ditu herri izenak. Baina zer esan nahi du Zegama toponimoak? Ba ez dio lekuari, inguruari edo naturari erreferentziarik egiten, bertakoen izaerari … Continue reading Nondik dator ‘Zegama’ herri izena?

Irudimena astindu eta jolaserako sena elikatzeko jolasparkeak

Umeak gineneko jolas lekuen eredua berreskuratu, eta jolas librerako aukera eskaintzen duten guneen gida osatu dute Debagoienan. Euskal Herriko jolasguneen gida Jolasparkeak.eus atarian jaso dute. Azken urteetan kolore eta material berdinen patroia jarraitzen duten jolas parkeak nagusitu dira. Baina gida honetan bestelakoak jaso dituzte, espresuki jolaserako sortuak direnak edo ez, baina jolaserako egokiak direnak. Alde batetik jolasguneak sailkatu dituzte (plazak, frontoiak, arkupeak…) eta bestetik, jolas … Continue reading Irudimena astindu eta jolaserako sena elikatzeko jolasparkeak

Eguzkiarekin dantzan

Adarraren deia entzuten da eta keak hartuko du zerua. Su garrak izarretaraino igoko dira; eta egunak eta gauak bat egingo dute gaur. Gaitzak gainetik kentzeko sua eta ura , azala arazteko, zorte txarrak uxatzeko. Salto eta dantzarako gaua da, musika eta festarako, suaren inguruan biltzeko. Bihar goizeko ihintzak ere badu esanahi berezia. Oinutsik ibili eta urte osorako katarro eta gripea uxatzen omen dira; edo larrugorritan … Continue reading Eguzkiarekin dantzan