Oporraldia familian, Aran ibarrean

Denbora askoan zain egon ondoren, azkenean iritsi da Lleidako Pirinioetara joateko eguna. Okzitaniako Pirinioetan lehen geldialdia egin ondoren, hemen da gure bigarren helmuga: Val d’Aran. Okzitaniatik Kataluniara saltoa egin dugun arren, Pirinioen iparraldean jarraitzen dugu. Geografikoki behintzat, Aran ibarrak lotura naturala du Okzitaniarekin; baita kulturalki ere. Aranera hizkuntza bera ere, okzitaniarraren aldaera da. Bitxikeria gisa, gainera, aranera Aran ibarrean hitz egiten den arren, hizkuntza ofiziala … Continue reading Oporraldia familian, Aran ibarrean

Araneko txokorik ezezagunenak: mendiko herriak

Pago eta izei baso artean, Toran aranean kokatzen dira Canejan eta Sant Joan de Toran herriak. Aran ibarraren iparraldean, Okzitaniarekin egiten dute muga mendi herri txiki hauek. Ez dira horrenbeste bisitari iristen bertara, eta bakardade eta lasaitasun pixka batez gozatzeko leku onak dira. Lekurik ezezagunenak dira Val d’Aranen, baina merezi dute ezagutzea. Lesetik Pont de Rei aldera aurkituko dugu Toran aranera garamatzan errepidea. Bidea hartu … Continue reading Araneko txokorik ezezagunenak: mendiko herriak

Aran Ibarreko herri bizia da Vielha, edonora abiapuntu

Arandarren ohiturek eta tradizioek, turismoari begira garatu duten modernitatearekin bat egiten dute Vielhan. Val d’Aran edo Aran Ibarreko herri nagusia da Vielha; Lleidako Pirinioetan kokatua; joan-etorri handikoa eta turista mugimendu nabarmena duena. Guztira 4.000 biztanle inguru ditu eta 974 metroko garaieran dago. Mirajan (Erdiko Aran) eskualdean kokatua dago eta Araneko edozein txokotara joateko leku ezinhobea da. Aran ibarran pasa ditugun egunetan, erreferentziazko lekua izan da … Continue reading Aran Ibarreko herri bizia da Vielha, edonora abiapuntu

Arties: mendi magalean

Montardo tontorraren magalean, Naut Araneko herri txikia da Arties; Piriniotako esentzia gordetzen duen herri polita eta lasaia. Valarties eta Garona ibaiek bat egiten duten txokoa da, 1.143 metroko garaieran kokatua. Herri txikia, eta polita da Arties, xarma darion horietakoa. Kaleak eta etxeak apainduta daude, gustu finez eta dotore. Erdigunean ohiko arandar kaleak eta etxeak aurki daitezke; baita kutsu neoklasikoa darien koloretako eraikinak eta Erromaniko garaiko perlak ere. Ez gara oso oker ibiliko Aran Ibarreko herririk politenetakoa dela diogunean. Continue reading “Arties: mendi magalean”

Bagergue: loreen, harrizko etxeen eta kale estuen herria

Val d`Araneko herririk garaiena da Bagergue, 1.490 metrotan kokatua dago. Baina altueragatik ez ezik, “loreen herria” delako ere ezagutzen da Bagergue Val d’Aranen. Val d’Aranen eman ditugun egunetan, gehien gomendatu diguten lekuetako bat izan da. Eta egia esan, iritsi orduko, begibistakoa da nondik datorkion titulua. Bizilagunen etxeak nahiz plazak, hotelak zein eraikin publikoak, txoko guztiak lore koloretsuz apainduta daude. Herritarren parte hartzeari esker, herriak eta … Continue reading Bagergue: loreen, harrizko etxeen eta kale estuen herria

Vilamós: etxea, familia, ondarea

Bailarako etxerik aberatsena izan zen Joanchiquet etxaldea; gutxienez, XVII. mendetik aurrera. Joan Aunós izan zuen lehen jabea XVI. mendean eta haren atzetik etorriko ziren familia bereko hamar belaunaldi. Val d’Aran eskualdeko herririk zaharrena da Vilamós eta bertan gordetzen da altxor eder bat: Joanchiquet Ekomuseoa. Baish Aran edo Behe Aran eskualdean kokatzen da Vilmós, 1.255metroko altueran. Artiga de Lin aranera eta Anetoko mendigunera ikuspegi paregabea du. … Continue reading Vilamós: etxea, familia, ondarea