Zegamatik Aztiora, Tartaloren bideetatik – [8,2km]

Zegama-Aizkorri maratoiaren bidetik abiatuta, Izarragako aldapan gora, magiaz betetako bideetara iritsiko gara berehala. Aizkorriko mendilerroaren itzalpean, gaur arte ahoz aho gorde diren Tartalo harrigarriaren pasarteen ezkutalekua da Saadar ingurua. Zegamatik abiatu eta Aztioko gainetik egindako ibilbidea da hona ekarri duguna, Tartaloetxeta eta Trikomuñotako trikuharrietatik pasata. Guztira zortzi kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, Izagarratik abiatu eta Olarandik itzultzeko. Edonola ere, behin Aztiomenditik beherako bidea sasiak hartuta … Continue reading Zegamatik Aztiora, Tartaloren bideetatik – [8,2km]

Elorrietako kaskoari buelta, mairubaratzean barrena – [4,5km]

Ibilbide erraza eta familian egiteko modukoa da gaurkoan proposatuko dizueguna. Aiako Harria Parke Naturalean Elorrietako kaskoaren bueltan, ikuspegi paregabeaz gozatzeaz gain, tontorrean dagoen mairubaratza ere ikusiko dugu. Powered by Wikiloc Ozentzioko ermitaren ondoan utziko dugu autoa eta hemendik abiatuko dugu ibilbdea SL-GI 1004 ibilbideari jarraituz. Lekurik ez badago, kilometro erdi ingurura autoa uzteko leku gehiago dago Sorondon.   Hildakoen errautsak jasotzeko hilobiak ziren mairubaratzak, k.a. … Continue reading Elorrietako kaskoari buelta, mairubaratzean barrena – [4,5km]

Eguzkiarekin dantzan

Adarraren deia entzuten da eta keak hartuko du zerua. Su garrak izarretaraino igoko dira; eta egunak eta gauak bat egingo dute gaur. Gaitzak gainetik kentzeko sua eta ura , azala arazteko, zorte txarrak uxatzeko. Salto eta dantzarako gaua da, musika eta festarako, suaren inguruan biltzeko. Bihar goizeko ihintzak ere badu esanahi berezia. Oinutsik ibili eta urte osorako katarro eta gripea uxatzen omen dira; edo larrugorritan … Continue reading Eguzkiarekin dantzan

Jeinuei bisita, Allekupeko pagadi magikoan

Jentilen amaiera eta Kixmiren sorrera kontakizun mitologikoetan jasoa dagoen gisan azaldu eta antzeztu zuten Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideek Ataunen. Oraingoan, eszenatokia ere berezia aukeratu zuten, magikoa. Lizarrustitik abiatuta, Allekupeko pagadi ederrean barrena mendi ibilaldia eginez erakutsi zizkien bisitariei kontakizun zaharrak. 2014ko abenduan izan ginen Lizarrustitik Allekupeko basoan egin zuten ibilaldi magikoan. Hemen jaso dugu orduko hura. Continue reading “Jeinuei bisita, Allekupeko pagadi magikoan”