Artaxoako harresia, Erdi Aroko altxorra

Nafarroa Erdialdean, Erdi Aroko ondarearen erakusgarri da Artaxoa, zalantzarik gabe. Iruñeatik hegoaldera, 30 kilometrotara dagoen herri txikia da. Muino baten gorenean eraikitako Erdi Aroko herrixka gotortuagatik da ezaguna Artaxoa. Monumentu arkeologiko garrantzitsuak daude inguruetan, trikuharriak, esate baterako; baita erromatar garaiko miliarioa ere gaur egungo udaletxean. Baina, nabarmentzekoa dena da Artaxoako harresi ezaguna. Continue reading “Artaxoako harresia, Erdi Aroko altxorra”

Larraga, pasarterik lazgarrienaren lekuko

Nafarroa Erdialdeko herria da Larraga, Erriberriko merindadean kokatua eta 2.000 biztanle inguru dituena. Mendigorria eta Berbinzana ditu inguruan; Tafallatik 15 minutu besterik ez daude bertara. Tamalez, ezaguna da herria 36ko gerraren ingurumarian bertan izan ziren gertakariengatik. Larragarekin estu lotuta dago beste izen bat, Maravillasena. Iaz bete ziren 80 urte Larragan izandako gertakari ilun hartatik. 1936 urteko sarraskietan, pasarterik beldurgarri eta lazgarrienetakoa izan daitekeen hartatik. Abuztuaren … Continue reading Larraga, pasarterik lazgarrienaren lekuko

San Martin Unx, kale estuen labirintoa

Nafarroa Erdialdean bere duten ohiturari jarraiutz, ardogintzari estu lotuta dagoen herria da San Martin Unx. Erriberritik Uxuera bidean egin dugu topo Erriberri-Tafallako Mendipeko herri honekin. Muino baten gainaldean eraikita dago. Bere garaian gaztelu bat zen erdigune; haren inguruan antolatu ziren kaleak, etxeak eta jauregiak. Gaztelua, San Martin eliza erromaniko bihurtuko zen geroago.   Continue reading San Martin Unx, kale estuen labirintoa

Uxue, ederrenen artean

Euskal Herriko herririk ederrenen top 10 bat osatuko bagenu, zein leku izango luke Uxuek?? Ba, lehen postuetan kokatuko genuke; zalantzarik ez! Mende luzez Erdi Aroko kutsua mantendu duen Nafarroa Garaiko herria da, herrialdearen hegoaldean kokatua. Jatorria erromanikoan duen eliza-santutegi gotortua da kale bihurrituen erdigunea, Uxueren profil berezian nabarmentzen dena. Inguruan berriz, nafar gotikoan eraikitako harresiaren aztarnak ditu. Denboraren zentzua galdu eta noraezean ibiltzeko modukoak dira … Continue reading Uxue, ederrenen artean

Erriberri edo Olite, Errege Jauregiaren itzalean

Inguruan dituen mahasti eremu zabalek erakusten duten eran, ardoaren hiriburua da Erriberri (Olite, gazteleraz). Bertan dago Ardoaren Museoa, XVII. mendeko jauregi baten kokatua. Hala ere, inguruko upategi eta kooperatibek beren ateak irekitzen dituzte edozein urte sasoitan bisita gidatu edo dastaketak egiteko. Mahastiak Erriberri kanpoaldean. Irailean mahats sortaz bete beteak daude. Erdi Aroko kale antolaketa mantentzen du herriak; eta armarriz apaindutako jauregi ederrak ditu nonnahi. Baina, … Continue reading Erriberri edo Olite, Errege Jauregiaren itzalean

Baztan eta Baigorri, mugaz gaindi

Hauxe izan liteke bidaia bat amaitzean gerta daitekeen onena: itzultzeko gogoz gelditzea. Eta horixe da guri Baztanen gertatzen zaiguna. Erratzu erdigune, Elizondo, Amaiur eta Baigorri aukeratu ditugu mapan. Asteburu batek eman zezakeen guztia eman du. Erratzu Gorostapolo, auzorik ederrena Amaiur, historiaren lekuko Baigorri, Izpegin behera Elizondo, erdigune Erratzu Baztanen ipar ekitaldeko herri txikia da Erratzu; txikia bezain polita. Almandozeko harrobitik ekarritako harri gorriek izaera berezia … Continue reading Baztan eta Baigorri, mugaz gaindi