Infernuko Errota, oihanean bazter magikoa

Etxalar eta Baztan artean aurkitzen da Infernuko Errota, izen bereko errekaren ertzean kokatua. XIX. mendearen hasieran eraiki zuten eta hamarkada luzez herritarrek erabili zuten irina egiteko. Kokalekuari esker, inongo agintariri kargurik eman gabe erabili ahal izango zuten bizilagunek. Inguruetan gisa honetako ugari zeuden, gehienbat artoa ehotzeko. 36ko gerran gehienak suntsitu zituzten, baina honek isilpean lanean iraun zuen. Basoko zuhaitz artean ondo ezkutatuta, erreka gainean zintzilik … Continue reading Infernuko Errota, oihanean bazter magikoa

Oporraldia familian, Aran ibarrean

Denbora askoan zain egon ondoren, azkenean iritsi da Lleidako Pirinioetara joateko eguna. Okzitaniako Pirinioetan lehen geldialdia egin ondoren, hemen da gure bigarren helmuga: Val d’Aran. Okzitaniatik Kataluniara saltoa egin dugun arren, Pirinioen iparraldean jarraitzen dugu. Geografikoki behintzat, Aran ibarrak lotura naturala du Okzitaniarekin; baita kulturalki ere. Aranera hizkuntza bera ere, okzitaniarraren aldaera da. Bitxikeria gisa, gainera, aranera Aran ibarrean hitz egiten den arren, hizkuntza ofiziala … Continue reading Oporraldia familian, Aran ibarrean

Irabiako urtegia, Goñiburuko gainetik ikusita. Iratiko oihana.

Irati: umeekin egiteko bi ibilaldi

Urteko edozein sasoitan gustuko dugu nafar Pirinioa, Irati urte osoan da erakargarria. Paisaia ikusgarriak gordetzen ditu, mendi magikoak eta oihan misteriotsuak. Balio ekologiko handiko eremua da Irati oihana, pagadi eta izeidi eremu zabala. Zentzumenak piztu eta naturaz gozatzeko aukera ona. Ori, Abodi… tontor ezagunak ditu, baina oraingoan bi ibilbaldi motz eta erraz aukeratu ditugu: Goñiburu eta Itsuosin. Continue reading “Irati: umeekin egiteko bi ibilaldi”

San Adriango sekretuak, itzaletik argira

Urrutira joan gabe, etxe ondoan ditugu lekurik ederrak; eta hau da horietako bat. Historian zehar hainbat gertakariren lekuko izan da San Adriango igarobidea. Milaka urtetako sekretuak gorde ditu bere baitan eta, antzezlan bidez, denboran atzera bidaia egin dute asteburu honetan. Artzain, erromes, bidelapur, obispo, merkatari, errege-erregina… asko izan dira mendeetan zehar bertatik pasa eta aztarna utzi dutenak. Continue reading “San Adriango sekretuak, itzaletik argira”

Urkiola, pagadi eder artean

Guk ez dugu argitu zenbat buelta eman behar zaizkion Urkiolako tximistarriari. Izan ere, Urkiolan zerbait ezaguna bada, hauxe izango da, ezta? Urkiolako harria. Batzuk diote zazpi bira eman behar zaizkiola, besteek hiru edo hamaika. Kontua da, denboran gorde dela harri honi bueltak emanda bikotekidea aurkitzen delako ustea. Sinismen xelebre ugari gordetzen dira bazterretan, eta hau da horietako bat. Continue reading “Urkiola, pagadi eder artean”

Bidasoarekin batera, itsasora

Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldea beste ikuspegi batetik ezagutuko genuela eta, itsasoan barneratzeko aukera izan genuen.  Asmoa arrantzan nola aritzen diren ikustea zen eta kirol arrantzarako ontzi txiki batean egin genuen irteera. Hondarribiako kirol portutik goizean goiz irten eta arratsaldeko lehen orduan itzuliko ginen. Lehorrekoak ginela nabarmen gelditu zen… baina esperientziak merezi zuen.

Continue reading “Bidasoarekin batera, itsasora”