Nor gara gu?

Ez da erraza izan, ez pentsa, azken hilabeteetan askotan utzi dugulako alde batera. Aspaldi sortu genuen bloga eta ezkutuan egon da, baina azkenean denon bistan jartzea erabaki dugu!

Baina, nor gara gu? Ba, tarteka egunerokotik ihes egin, eta gure bazterrak ezagutzea gustuko duen familia gara. Bidaia luzeetarako ez gaudelako, gustuko dugu Euskal Herrian, nahiz hemendik kanpo, hara eta hona ibiltzea. Zer ikusi, zer ezagutu… txoko magiko ugari aurkitu ditugu bidean.

Gure herria ezagutzeko nahiak eta idazteko grinak bat eginda sortu dugu Otalorea. Esperimentutik asko du, eta antolaketatik gutxi. Jasotzen duguna zabaltzea da gure asmoa. Hortaz, saltxeau eta on ein!