Nondik dator ‘Zegama’ herri izena?

Euskaraz ez da ulertzen Zegama izenak zer adierazten duen; baina ez da horregatik esanahirik gabea. Izen euskalduna da, euskaldunok ia 2000 urte baino gehiagoz erabiltzen ari garelako, baina ez euskaraz sortua. Erromatarrak iritsi baino lehenagoko hizkuntza indoeuroparrean sortua izan zen. Beraz, 2000 urtetik gora ditu herri izenak. Baina zer esan nahi du Zegama toponimoak? Ba ez dio lekuari, inguruari edo naturari erreferentziarik egiten, bertakoen izaerari … Continue reading Nondik dator ‘Zegama’ herri izena?

Zegamatik Aztiora, Tartaloren bideetatik – [8,2km]

Zegama-Aizkorri maratoiaren bidetik abiatuta, Izarragako aldapan gora, magiaz betetako bideetara iritsiko gara berehala. Aizkorriko mendilerroaren itzalpean, gaur arte ahoz aho gorde diren Tartalo harrigarriaren pasarteen ezkutalekua da Saadar ingurua. Zegamatik abiatu eta Aztioko gainetik egindako ibilbidea da hona ekarri duguna, Tartaloetxeta eta Trikomuñotako trikuharrietatik pasata. Guztira zortzi kilometro inguruko ibilbide zirkularra da, Izagarratik abiatu eta Olarandik itzultzeko. Edonola ere, behin Aztiomenditik beherako bidea sasiak hartuta … Continue reading Zegamatik Aztiora, Tartaloren bideetatik – [8,2km]

San Adriango sekretuak, itzaletik argira

Urrutira joan gabe, etxe ondoan ditugu lekurik ederrak; eta hau da horietako bat. Historian zehar hainbat gertakariren lekuko izan da San Adriango igarobidea. Milaka urtetako sekretuak gorde ditu bere baitan eta, antzezlan bidez, denboran atzera bidaia egin dute asteburu honetan. Artzain, erromes, bidelapur, obispo, merkatari, errege-erregina… asko izan dira mendeetan zehar bertatik pasa eta aztarna utzi dutenak. Continue reading “San Adriango sekretuak, itzaletik argira”

Eguzkiarekin dantzan

Adarraren deia entzuten da eta keak hartuko du zerua. Su garrak izarretaraino igoko dira; eta egunak eta gauak bat egingo dute gaur. Gaitzak gainetik kentzeko sua eta ura , azala arazteko, zorte txarrak uxatzeko. Salto eta dantzarako gaua da, musika eta festarako, suaren inguruan biltzeko. Bihar goizeko ihintzak ere badu esanahi berezia. Oinutsik ibili eta urte osorako katarro eta gripea uxatzen omen dira; edo larrugorritan … Continue reading Eguzkiarekin dantzan